Recycling GETXOPHOTO

GETXOPHOTOn parte hartu duten egileen argazkien zatiak pieza original eta bakar bihurtzen ditugu. Irudia, diseinua eta jaialdiaren aurpegirik sozialena erakusten duen berrabilpen eta eraldaketa proiektua da hau. Besteak beste, Amaya Arzuaga, Antiatoms edota Potipoti bezalako artista eta diseinatzaileek parte hartu dute proiektu honetan.