GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdia

Irudian oinarritutako jaialdia da GETXOPHOTO eta bere ezaugarri nagusiak espazio publikoaren erabilpena, formatuen esperimentazioa eta programazio landua dira. Oinez ibili daitekeen jaialdia da eta 2017. urtean bere hamaikagarren edizioa ospatu du. Jaialdiaren asmoa gaur egun arduratzen gaituzten gaien inguruko hausnarketa piztea da.