Getxoko Sirenoa

Gastronomia (Sireno pintxoa), arkitektura, argazkigintza eta instalazioa batzen dituen proiektua, Argentinako Marcos López sortzailearen Sireno del Río de La Plata lanetik abiatuta. Getxoko Udalak obra publiko hau erosi zuen denbora batez leku paregabean –Algortako Portu Zaharra– ikusgai ipintzeko. Denborak aurrera egin ahala, herriko ezinbesteko puntu turistiko bihurtu da Sirenoa.